Hermosak CIA IMC-UNESCO Composition 2013 saria jaso du Kanadan

Gorka Hermosa konpositore eta akordeoi jotzaile urretxuarrak CIA-IMC-UNESCO Composition 2013 saria jaso berri du. Victorian (Kanada) abuztuan egin den Coupe Mundiale d´Acordeon nazioarteko lehiaketan eman diote saria, Paco izeneko bere lanagatik. Urretxuarra ez zen bertan izan, baina «pozik» dago errekonozimenduarekin. Lana Paco de Lucia gitarra jotzaileari omenaldia da, eta epaimahaiak Hermosak akordeoia bezalako musika tresna bat flamenkoarekin uztartzeko egin duen ahalegina baloratu du.

Paco izeneko konposizioagatik jaso du saria urretxuarrak; flamenkoarekin fusioa baloratu dute batez ere.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa