Euskaltegiaren zerbitzuan eta komunikazioan aurrerapausoa eman nahi dute. Urriaren 2an hasiko du ikasturte berria.
Ehunmiliakeko igandean abiatuko da, goizeko 09:00etan
http://youtu.be/YiyIYdO5UIg Sei urteko ibilbidea egin eta gero, aro berri bati ekingo dio otamotz.com webguneak. Urretxuko eta Zumarragako albisteak sarean ere euskaraz zabaltzeko asmoarekin sortu zuen ataria Zintzo Mintzo elkarteak, eta urte hauetan, bi herriotako erreferente izatea lortu du. Hainbat hilabetetako berrikuntza lanaren ondoren, bihartik aurrera ikusi ahal izango da emaitza. Aste honetan, herriko elkarteei aurkeztu diete proiektua, haiek ere, webgunearen parte izatea baita aro berri honetarako helburuetako bat.