Udalbatzako bederatzi zizeiluetarako hautagaiak eta hiru ordezko onartu dituzte Zaldibiako alderdikideek. Udalgintza eredua finkatzeko eta hauteskunde-programa osatzeko lanketak ere hasi dituzte.
Nerea Campos kopilotu legazpiarra izan da —Gorka Idigoras pilotu eskoriatzarrarekin batera— lehendabiziko goierritarra podiumean.
Emakumearen Egunean, plazan ordu laurden batez elkartuta egon dira herritarrak. Gaur egunean zehar eta larunbatean dituzte ekimen gehiago.
Bi pilotari bikotek, bi aizkolari bikotek eta bi bertsolarik parte hartuko dute.
Donostiarra izatez, nekazaritza ingeniaria ikasketaz eta Goimeneko teknikaria lanbidez, orain zortzi urtetik bizi da Zaldibian. Alderdiaren oinarriek "izaera bizi, gertuko eta dinamikoa" nabarmendu diote.
Karreane kultur etxean 18:30ean da. Ez da Amaiurri buruzko aste honetako ekitaldi bakarra izango: ostiralean Gaizka Arangurenek hitzaldia egingo du.
Ostiralean Zubi-Buru elkartean jokatu zen herriko kanporaketa, urtero bezala partaidetza bikainarekin.
Artxanberri kaleko eta Ibai-Ondo atzeko guneetara deitu dituzte inguruko bizilagunak, atarien arabera sailkatuta.
Emagin elkartekoek 'Nola zainduko dugu elkar?' hitzaldia egingo dute bihar, prozesua berrabiarazteko.
UEMAko teknikari Eneritz Albizuk eta Gari Goikoetxeak hitz egingo dute. Ostiralean, euskaldundu diren zaldibiarren testigantzak entzuteko solasaldia antolatu dute.
Zaldibiako Arruegi auzoko bizilagunek bertako bide bazterrak garbitzeko auzolana egin dute, urteroko usadioari eutsiz.
Udaletxeko aretoan, asteartean 18:30ean elkartuko dira Festa Batzordekoak.
'Festa' egun ofizialean, urriaren 12ko eguerdian bilduko da Zaldibiako Udalbatza, ezohiko osoko bilkura egiteko. Biziola kooperatibako bazkide izatea onartuko dute, besteak beste.