Beharrak eta eskubideak
PNV estiloa, kudeatzaile eredugarriak, euskal oasia… Ekainean legegintzaldi berria hasi zenetik, hitz hauek zalantzan jartzen dituen hainbat adibide ikusi eta pairatu ditugu Beasaingo Udalean.Batzutan leiha politikoari dagozkionak, herritarren parte hartzeaz dugun ikuspuntu ezberdinari dagozkionak, politika aurrerakoiagoak ala ez… Abenduaren 19ko plenoan urrutirago joan ziren ordea, Udal langileen eskubideen aurkako mugimendu bat, unilateralki eraman zuten aurrera ‘rodilloa’ paseatzera aterata.
Udaltzain buruak kargua uzteko borondatea agertu ondoren, ordezkapena gauzatzeko planteamentu eta modu onartezinak aurkeztu zizkiguten. 2014an Udal gobernuak, oposizio osoak eta langileen ordezkariek aho batez lortutako akordioan jasotzen ziren promozio eta hautaketa moduak, hankaz gora botaz unilateralki.
Prozesu guztia langileei bizkarra emanda gauzatu denez, Udaltzaingoan sortu den kezka eta ezinegona nabarmenak dira. Lehenik eta behin helburua jarri da, eta ondoren hau lortzeko bidea aldatzen joan dira neurrira egindako traje bat balitz bezala, batere eskrupulorik gabe. Kudeaketa negargarria benetan!!
Udaltzaingoak dituen beharrak eta ezinak ulertzen ditugu, zerbitzua zabaltzeko beharrarekin ere bat egiten dugu, baina guzti hau aurrera eramateko langileen eskubideak zapaldu behar badira, gurekin ez dezatela kontatu. Eskubideak erantsi egin behar dira, ez kendu.
Ez dugu onartuko politika egiteko modu hau, are gutxiago langileen eskubideak zanpatuaz hartutako erabaki autoritarioak badira.