Eguberrietako saskiaren lehenengo lotea eman da
Mari Jose Otegi ordiziarrak erosi zuen gabonetako saskiaren zozketan El Niñoko lehen sariarekin bat datorren zenbakiaren txartela. Berak eraman du, beraz, sari honi dagokion saskiaren sorta bat. Abenduaren 22ko zozketan saritutako zenbakia ez zen saldu eta OREko zuzendaritzak saskia lau lote desberdinetan banatzea erabaki zuen. Bi lote El Niñoko zozketarekin emateko. Bat astearte honetan eman... Read More
Mari Jose Otegi ordiziarrak erosi zuen gabonetako saskiaren zozketan El Niñoko lehen sariarekin bat datorren zenbakiaren txartela. Berak eraman du, beraz, sari honi dagokion saskiaren sorta bat.
Abenduaren 22ko zozketan saritutako zenbakia ez zen saldu eta OREko zuzendaritzak saskia lau lote desberdinetan banatzea erabaki zuen. Bi lote El Niñoko zozketarekin emateko. Bat astearte honetan eman da eta bigarrena (61776 zenbakia) ez da agertu. Otsailaren 6ra arte itxarongo da txartel saritua agertu arte.
Hirugarrena urtarrilaren 27an Altamiran Ampo Ordizia eta Aldro Independientek jokatuko duten partidura joango diren zaleen artean zozketatuko da. Hala, bazkide txartela eramanda edota sarrera erosita zozketarako zenbaki bat emango da.
Laugarren lotea egungo bazkideen artean zozketatuko da, notario aurrean. Data jakitean ezagutzera emango da.
- Zorionak sarituari, argazkian, jasotako sariekin eta Pablo Martínez de Santos, klubeko diruzainarekin batera.