Apirilaren 2an, Lazkao txikiren eguna
2018an ekitaldi hunkigarria egin zen Lazkao Txikiren sorleku den Abaliñeko atarian. Aurten, apirilaren 2an, ekitaldi berezia egingo da berriz ere. Zaldibiako plazatik abiatuko gara oinez 10:30etan, eta Lazkaomendira igoko gara. Lartxai elkartean Lazkaotik etorriko den taldearekin bat egingo dugu, eta elkarrekin egingo ditugu Abaliñe atarira bitarteko pausoak.
Abaliñen 12:00etan ekitaldia egingo da. Oroigarria jarriko da, bertsoz eta musikaz lagunduta. Ondoren, Abaliñe baserriaren bisita gidatua egiteko aukera eskainiko du Lazkao Txikiren sendiak.
Joxe Miel Iztuetari keinu bat egiteaz gain, mendiaz, paisaiaz eta gure ondare kulturalaz gozatzeko aukera paregabea da. Etorri!