'Handia' filmeko lantaldeak ebaki du gazta berria
Artzain Eguna ospatzen ari dira gaur Ordizian. Artaldeek herrigunea zeharkatu duten momentua eta Idiazabal gazta berriaren denboraldia ofizialki zabaltzeko ekitaldia izan dira eguneko unerik garrantzitsuenak. Garagartza plazan, arkume errea banatu dute, eta gazta egiteko eta artilea mozteko erakustaldiak ere egin dituzte.
Handia filmeko lantaldeak eta Joxe Mari Goenaga zinegile ordiziarraren senideek ebaki dute gazta berria. Goenaga bera zen gonbidatu nagusia, baina abioien lineatan izandako arazoak direla medio, Sevillan gelditu behar izan du. Ezin etorriak “pena handia” eragin diola azaldu du, baina nolabait parte hartu nahi zuen ekitaldian, eta bideo bat bidali du handik, Idiazabal gazta ebakiz.
Gazta ebakitzeko ekitaldiaren aurretik, Zacarias Fuente, Kantabriako Gazta Kofradiaren sortzailea omendu dute. Eta artzainek, aginte makila eskaini diote Jose Migel Santamaria alkate eta Enirio-Aralar Mankomunitateko Lehendakariari.