Zuzendaritza Batzordea hautatzeko Beasain KE-ren ezohiko batzar orokorra, ostegunean
Batzorderako hautagaitzak Beasaingo 153 posta-zenbakian, Beasaingo posta bulegoan, utzi beharko dira urriaren 14a baino lehen.
Beasain KE-ren lehen taldea.Beasain KE Beasain Kirol Elkarteak ezohiko batzar orokorrerako deialdia egin die bazkideei. Urriaren 15ean izango da, ostegunean, Loinatz futbol zelaian, 19:00etan lehenengo deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian. Lehendakaritza eta Zuzendaritza Batzordea hautatzeko batzarra izango da.
2026ko ekainaren 26ko Ohiko Batzar Nagusiko akta irakurri eta, hala badagokio, onartu egingo dute. Ondoren, Lehendakaritza eta Zuzendaritza Batzordea hautatzeari ekingo diote.
Batzorde horretarako hautagaitzak Beasaingo 153 posta-zenbakian, Beasaingo posta bulegoan, utzi beharko dira urriaren 14a baino lehen. Hautagaitzek estatutuetan aurreikusitako baldintza guztiak bete beharko dituzte, besteak beste, hauek: 3 eta 15 kide bitarteko pertsona bakoitiek osatuko dute; gutxienez, lehendakaritza, lehendakaritzaordetza eta idazkaritza izan beharko ditu; zerrenda itxiak aurkeztu beharko dira, eta lehen postuan dagoena izango da lehendakaria; eta emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izan beharko dute.













