Dortsalik ez denentzako

Izen-ematea ordubetean beteta, ia 400 laguneko itxaron zerrenda izan du G2H probak .Aitziber Osinaldek ez du hartuko parte .Dani Agirrek hirugarrena nahi du

EHUNMILAK_ETA_G2H_2017

Eskaera kopurua gora egiten ari zela ikusita, iazko ekitaldian 15 dortsal gehiago –500dik 515era– ateratzea erabaki zuten antolatzaileek, eta izen-ematea 28 orduan itxi behar izan zuten, 200 laguneko itxaron zerrenda sortuz. Aurtengoak, ordea, marka guztiak gainditu ditu: ordubeterako dortsal guztiak hartuta zeuden, eta itxaro zerrenda bikoiztu egin da, 400 lagunera iritsiz, probak duen tiradizoaren adierazle.

Proba nagusiak duen luzera, gogortasuna eta epika kutsua gutxietsi gabe, Goierriko Bi Handiak lasterketak badu aparteko xarma. Abiera 23:00etan du Beasainen, helmugaratzen diren lehen lasterkariek gauez zeharkatzen dituzte Aralar eta Aizkorri, eta goizerako bueltan dira, 88 kilometro egin eta 6.000 metroko desnibel positiboa gaindituta.

Osinalde ez, Agirre bai

Lehian ariko diren 515 korrikalarietatik 417 euskal herritarrak dira –109 goierritarrak–, eta irabazteko hautagai nagusiak ere gertukoak dira. Aurten Beasainen izango ez dena Aitziber Osinalde legazpiarra da –2017an eta 2014an irabazle, 2016an 3.a eta 2015ean 2.a–. Horrenbestean,  Monika Grajera –2017an, 2012an eta 2010ean bigarren–, Mayi Mujika urretxuarra –iaz hirugarren– eta Ester Casajuana –iaz MMMko irabazlea– dira hautagaiak.

Katalunian bizi den  Dani Agirre nafarra da faborito nagusia mutiletan, azken bi edizioen irabazlea, eta probaren errrekorraren jabea. Mikel eta Pedro Etxeberria anaia zumaiarrak ere puntan ibiliko dira, eta ikusgai dago Bartosz Gorczyca poloniarrak –iazko MMMren irabazlea– egin dezakeena.

Perfila-G2H

515

mendi lasterkari. Goierriko 2 Handien 9. edizioan parte hartuko duen mendi lasterkari kopurua –azken hiru urteetan bezala, kupoa bete da aurten ere–.  477 gizonezkoak dira, eta 38 emakumezkoak.
Euskal herritarrak. Euskal herritarrak dira Goierriko 2 Handiak proban parte hartuko duten korrikalarien bostetatik lau –392 gizonezko eta 25 emakumezko–. Gipuzkoakoak dira gehienak, 286, eta asko goierritarrak–, Bizkaikoak 64, Arabakoak 51 eta 16 Nafarroakoak.
Estatu mailakoak. Espainiako estatutik, berriz, 84 korrikalari datoz lehiara –78 gizonezko eta 8 emakumezko–. EHMn bezala, Herrialde Katalanetakoak dira gehienak: 34  – Alacant (10), Bartzelona eta Tarragona (7na), Castello (4), Valentzia (3), Balear Uharteak (2) eta Girona (1)–. Madrildik 15 korrikalari datoz, eta Valladolidetik 6.
Estatuz kanpokoak. Guztira 12 –7 gizonezko eta 5 emakumezko–.  Suediatik 6 –3 eta 3–, Portugaldik (2), eta AEBak, Polonia, Norbegia eta Ingalaterra (bana).

Iazko podiuma

Aitziber Osinalde ez da aurten G2Hko irteeran izango.

Aitziber Osinalde ez da aurten G2Hko irteeran izango.

Gizonezkoak
1. Daniel Agirre …………. 10:17:12
2. Mikel Etxeberria ……. 10:38:48
3. Gorka de la Horra ….. 10:54:53

Emakumezkoak
1. Aitziber Osinalde …… 13:02:28
2. Monica Grajera …….. 13:16:51
3. Mayi Mujika …………. 13:54:58

Errekorrak

Gizonezkoak
   · Daniel Agirre (2016) ……. 10:09:47
Emakumezkoak
   · Silvia Trigueros (2015) …. 12:15:34

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend