Xabi Zurutuzak Moto2ko mundialeko lasterketa bat egingo du asteburuan
Bartzelonan lehiatuko da, Kataluniako Motoziklismo Sari Nagusiaren barruan, lesionatuta dagoen Jorge Navarro ordezkatuz. Lasterketa igandean izango da, 12:15ean.
Xabi Zurutuzak Moto2-ko mundu mailako txapelketako lasterketa batekin hasiko du denboraldia asteburu honetan, Bartzelonan, Kataluniako Motoziklismo Sari Nagusiaren barruan. Pilotu legazpiarrak Jorge Navarro taldekidea ordezkatuko du, horrek igandean Pariseko Le Mans zirkuituan izandako istripuan eskuineko eskuko hatz bat puskatu eta gero. Asteburu osoko entrenamendu eta proben ondoren, igandean izango da lasterketa, 12:15ean.
Zurutuza ohikoa ez duen motorrarekin lehiatuko da, eta mundialeko proba hau ikasteko eta esperientzia pilatzeko bailatuko duela azaldu dute bere gertukoek. Momentuz, munduko txapelketako jardunaldi honetan bakarrik parte hartuko du.
Aurten Klint Forward Factory Team taldearekin egingo du denboraldia legazpiarrak, eta Moto2-ko Europako txapelketan lehiatuko da. Mundialeko asteburuaren ondoren, hurrengoan abiatuko da txapelketa hori, Bartzelonan.












