Ostegunean zabalduko dute Errigorako saskiak eskatzeko epea

Nafarroa hegoaldeko baratzeetako produktuen bidez, zonalde horretako euskalgintza indartzeko asmoz sortu zen Errigora. Dagoeneko bost urteko ibilbidea egin du, eta epe horretan saldutako saskiei esker, 800.000 euro bideratu dituzte euskararen inguruko hainbat proiektutara. Aurten, Euskaraldia bultzatzeko ahalegin berezia egin nahi dute.

Atzo aurkeztu zuten Errigoraren kanpaina berria, Nafarroako Parlamentuan egindako ekitaldian. Kanpaina bihar hasiko da, eta azaroaren 14ra arte egin daitezke eskariak. Iker Ajuriagerra proiektuaren arduradunak azaldu duenez, asko egin da orain arte, baina bere ustez «ezinbestekoa» da saskiak erosten jarraitzea, «oraindik ere egiteko asko» dagoelako. Azken urteetan bezala, bi saski izango dira aukeran, zuria eta beltza.

Goierriko herri guztietan

Xabier Albisu Errigora egitasmoaren Goierriko koordinatzaileak, «saskiak herri guztietan» eskatu ahal izango direla azaldu du. «Herri batzuetan, auzoetan ere izango da aukera» (Arriaranen edo Buztuntzan, esaterako). Ohiko puntuetan edo herriko arduradunei galdetuta eska daitezke saskiak; baita errigora.eus webgunean ere.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend