Bola, Ondarean Europako Jardunaldietan
Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketaren irudiak Zeraingo Antonio Alustiza Bolatokian, artxiboko irudian. Ramon Iglesias Ondarean Europako Jardunaldien baitan, bola jokoa erdigunean jarriko dute Zerainen, «zeraindarren usadioa ezagutu eta berreskuratzeko» helburuarekin. Doako saio bat egingo dute urriaren 17an, 11:00etan Zeraingo bolatokian. Parte hartzeko: 943 80 15 05 edo turismobulegoa@zerain.eus.













