Caolyn Corrie: «Hizkuntza bat hobeto ikasten da komunikatzen bazara»
Beasain Istitutu Publikoko ikaslei ingelesa irakastera etorri da Carolyn Corrie (New York, 1969). Txindoki egoitzako hiru irakasleekin elkarlanean lan egingo du ekainera arte, ikasleen ingeles maila hobetzeko helburuarekin. Ameriketako Estatu Batuetako kultura eta historia ere irakatsiko die Corriek ikasleei, beti ere eskoletan ikasleen parte hartzea bultzatuz. Espainiako probintzia guztiek parte hartu dute programan, eta probintzia bakoitzera irakasle bat etorri da. Zer egiten du New Yorkeko irakasle batek Beasainen? Beti nahi izan dut munduko zati honetako hizkuntza, kultura, historia eta herritarrak ezagutu. Hau da Euskal Herrira etortzen naizen lehen aldia, eta irrikaz nago, oso pozik. Espainiako Hezkuntza Ministerioak babesten duen North American Visiting Professors in Spain programari esker etorri naiz. Zer da ‘North American Visiting Professors in Spain’ programa ? Bi herrialdeetako Hezkuntza Ministerioek antolatutako programa piloto bat da. Azken 30 urteetan, programa honi esker, Espainia guztiko irakasleak AEBtara joan dira, eta aurten ere mila irakasle baino gehiago joan dira AEBtara eta Kanadara espainiera eta bertako literatura eta kultura irakastera. Visiting Professors programaren helburua da irakasleek hizkuntza anitzetan eskolak irakasten dituzten ikastetxeetan parte hartzea, adibidez, Beasain Institutuan. Gure egin beharra ikasleen ingeles maila hobetzen laguntzea da, batez ere ahozkoa. Esan daiteke truke bat dela: nik hemengo hezkuntza sistema eta irakasteko metodoak [...]
Beasain Istitutu Publikoko ikaslei ingelesa irakastera etorri da Carolyn Corrie (New York, 1969). Txindoki egoitzako hiru irakasleekin elkarlanean lan egingo du ekainera arte, ikasleen ingeles maila hobetzeko helburuarekin. Ameriketako Estatu Batuetako kultura eta historia ere irakatsiko die Corriek ikasleei, beti ere eskoletan ikasleen parte hartzea bultzatuz. Espainiako probintzia guztiek parte hartu dute programan, eta probintzia bakoitzera irakasle bat etorri da.
Zer egiten du New Yorkeko irakasle batek Beasainen?
Beti nahi izan dut munduko zati honetako hizkuntza, kultura, historia eta herritarrak ezagutu. Hau da Euskal Herrira etortzen naizen lehen aldia, eta irrikaz nago, oso pozik. Espainiako Hezkuntza Ministerioak babesten duen North American Visiting Professors in Spain programari esker etorri naiz.
Zer da ‘North American Visiting Professors in Spain’ programa ?
Bi herrialdeetako Hezkuntza Ministerioek antolatutako programa piloto bat da. Azken 30 urteetan, programa honi esker, Espainia guztiko irakasleak AEBtara joan dira, eta aurten ere mila irakasle baino gehiago joan dira AEBtara eta Kanadara espainiera eta bertako literatura eta kultura irakastera. Visiting Professors programaren helburua da irakasleek hizkuntza anitzetan eskolak irakasten dituzten ikastetxeetan parte hartzea, adibidez, Beasain Institutuan. Gure egin beharra ikasleen ingeles maila hobetzen laguntzea da, batez ere ahozkoa. Esan daiteke truke bat dela: nik hemengo hezkuntza sistema eta irakasteko metodoak ikasten ditut eta trukean AEB-ei buruzko informazioa ematen diet: kultura, ahozkotasuna…
Nola aukeratu zintuzten Beasaina etortzeko?
Berrehun irakasleko zerrenda bat zegoen, eta 60 izan ginen aukeratuak, probintzia bakoitzeko bat.
Zertan lan egiten zenuen etorri aurretik?
Hamar urte daramatzat etorkin helduei ingelesa erakusten, Los Angeles hirian. Lationoamerikako ikasleak ziren gehienak, batez ere Mexiko, El Salvador eta Guatemalakoak. Baina Bangladesh, Korea eta Afrikako herrialde ezberdinetako ikasleak ere izan ditut. Baliabide ekonomiko gutxiko ikasleak dira, eta hezkuntza maila oso baxua dutenak.
Beasain Institutu Publikoan ere irakasle lanetan arituko zara. Zertan oinarrituko zara hemen eskolak emateko?
Nire esperientzian oinarrituko naiz. 23 urtez ikasle izan naiz, eta horrek eragin handia du nire irakasteko moduan. Urte horietan guztietan zein metodok funtzionatzen duten eta zeinek ez ikusi eta ikasi ahal izan dut, eta horretan oinarritzen naiz irakasterako orduan.
Zure irakasteko filosofia lau zutabetan oinarritzen da. Horietako bat kontextua dela esaten duzu. Zertan eragiten du kontextuak irakasterakoan?
Ikasle kopuruak eta kontextuak eragina dute irakasterakoan. Ezberdina da, adibidez, helduei edo haurrei irakastea. Eskolak ematerako orduan material zehatz bat erabiltzen dut ikasle taldearen arabera: ikasleek zenbat hizkuntza dakizkiten, haien ama hizkuntza ingelesa den edo ez, ikasleek duten hezkuntza maila… hartzen ditut kontuan.
Nola prestatzen dituzu eskolak Txindoki egoitzan?
Beasainen ariko naiz lehen aldiz irakasle laguntzaile paperean. Txindoki egoitzan ingelesa irakasten duten hiru irakaslerekin batera aritzen naiz, eta elkarrekin prestatzen ditugu eskolak. Hala, hiru irakasleen ideiak batu egiten ditugu, eta komunean ematen ditugu eskolak, lauon ideiak bat eginda emaitza hobeak lotzeko helburuarekin. Ikasleen liburuetan agertzen den hiztegia eta gramatika erabiltzen ditugu, eta horiek modu interaktiboagoan lantzen ditugu. Hala, hobeto ikasten dutela uste dut. Gainera, 10-15 pertsonako taldetan banatzen ditugu ikasleak, hizkuntzak hobeto ikasten direlako talde txikietan, ikasleek hitz egiteko aukera gehiago dutelako.
Garrantzitsua da eskolak aurretik prestatzea?
Niretzat oso garrantzitsua da eskoletan landuko ditugun gaiak aurretik prestatzea. Hala eginda, flexibleagoa zara eta aldaketak egitea errazagoa da.
Ikasleek gelan parte hartzea garrantzitsua dela uste duzu?
Oso garrantzitsua, hizkuntza bat hobeto ikasten delako komunikatzen bazara. Hizkuntza hori komunikatzeko erabiltzen baduzu hobeto ikasten eta barneratzen duzulako. Adibidez, zerbait ez badakizu eta galdetzen baduzu betirako ikasiko duzu.
Zuk ikasten al duzu ikasleengandik?
Bai noski, eta asko gainera! Asko gustatzen zait Euskarazko hitz berriak ikastea, adibidez, ikasleek jotzen dituzte musika instrumentuen izenak: txirula, txistua…
Zer egiten duzu ikasleek gelan parte har dezaten?
Normalean irakasgaiak ekintzekin lotzen ditut, irakasgaia informazio gisa jaso dezaten. Adibidez, pertsonaje famatuen argazkiak itsasten ditugu besteen bizkarrean. Norberak ezin duenez bere bizkarrean zein pertsonairen argazkia duen ikusi, besteei ingelesez galderak eginez asmatu behar du zein den. Hizkuntza erabiltzeaz gian, AEBtako pertsonaiak ere ezagutzen dituzte. Alderantziz ere gertatzen da, askotan Euskal Herriko pertsonaien argazkiak erabiltzen ditugulako, eta orduan ni naiz ikasten duena.
Alde handia al dago AEBtako eta Euskal Herriko hezkuntza sistemaren artean?
Alde handiak ikusi ditut bi sistemen artean. Adibidez, guk ikasleak beste modu batera antolatzen ditugu eskoletan. Guk ez dugu haurreskola zerbitzurik eskola publikoetan, eta normalean bost urterekin hasten gara eskolan. Guretzat lehen hezkuntzako maila bost urterekin hasten da, eta hamaikarekin amaitu. Ondoren Middle School deritzoguna dago, hemengo DBH izango litzatekeena. Guk ordea 12tik 14ra artekoak ditugu Middle School-en. High School dator ondoren, 14 eta 18 urte artean ematen dena.
Goierri ezagutzeko aukerarik izan duzu?
Pixkana joango naiz ezagutzen, eta baita Euskal Herria ere. Holandako ikasleak Beasainen egon zirenean, beraiekin parte hartu nuen irteeretan, eta orduan ezagutu nituen hainbat leku. Baina Goierri guztia ikusi nahi dut, eta ahalik eta jende gehien ezagutu.