Familia balioen aldarrikapena
Antzerki taldearen muina Ordizian dagoen arren, Goierri mailako izaera duen taldea da Urrup. Urtero ahalegintzen da taldea obra berriren bat taularatzen urtarril edo otsail aldera, eta aurten zertxobait beranduago datorren arren, iritsi da azken hilabeteetan barrura begira egin duen lana jendaurrean aurkezteko garaia. Gaur estreinatuko du Urrupek Arrautza kontua izeneko azken antzezlana Ordiziako Herri Antzokian (22:15), doan gainera. Kimetz emakume elkarteak martxoaren 8ari begira osatu duen ekitaldien artean dago estreinaldia. Ordubete irauten du. Eugene Ionesco errumaniar jatorriko idazle frantzesaren Etorkizuna arrautzetan dago eta Jack eta sumisioa obren moldaketatik Urrupek sortutako antzezlana da Arrautza kontua. «Ionesco absurduaren aitaponteetako bat da, eta haren bi obratan oinarritu gara gurea sortzeko. Oker ez banago, Ionescoren lan bat euskaraz egiten den lehen aldia, eta zaila izan da testua egokitzea», nabarmendu du Rosa Rojo Urrupeko zuzendariak. Antzezlanean «egoera dibertigarriak, azidoak eta komikoak» txandakatzen dira, beti ere familia eta gizarte balio tradizionalak goretsita. «Sexua eta erotismoa ere azaltzen dira obran, eta gizakiok gure erabakiak hartzeko dugun askatasuna ere zalantzan jartzen da, baina umore kutsuz landuta». Familia batean girotua Gorka Lariz (Jack) eta Amaia Apaolaza (Roberte) ordiziarrak dira antzezlanaren protagonista nagusiak, eta gainontzeko aktoreek bi protagonisten senideak dira: Arrate Leunda (Jack-en ama); Jose Luis Elorza (Jack-en aita); Marisol [...]
Antzerki taldearen muina Ordizian dagoen arren, Goierri mailako izaera duen taldea da Urrup. Urtero ahalegintzen da taldea obra berriren bat taularatzen urtarril edo otsail aldera, eta aurten zertxobait beranduago datorren arren, iritsi da azken hilabeteetan barrura begira egin duen lana jendaurrean aurkezteko garaia. Gaur estreinatuko du Urrupek Arrautza kontua izeneko azken antzezlana Ordiziako Herri Antzokian (22:15), doan gainera. Kimetz emakume elkarteak martxoaren 8ari begira osatu duen ekitaldien artean dago estreinaldia. Ordubete irauten du.
Eugene Ionesco errumaniar jatorriko idazle frantzesaren Etorkizuna arrautzetan dago eta Jack eta sumisioa obren moldaketatik Urrupek sortutako antzezlana da Arrautza kontua. «Ionesco absurduaren aitaponteetako bat da, eta haren bi obratan oinarritu gara gurea sortzeko. Oker ez banago, Ionescoren lan bat euskaraz egiten den lehen aldia, eta zaila izan da testua egokitzea», nabarmendu du Rosa Rojo Urrupeko zuzendariak. Antzezlanean «egoera dibertigarriak, azidoak eta komikoak» txandakatzen dira, beti ere familia eta gizarte balio tradizionalak goretsita. «Sexua eta erotismoa ere azaltzen dira obran, eta gizakiok gure erabakiak hartzeko dugun askatasuna ere zalantzan jartzen da, baina umore kutsuz landuta».
Familia batean girotua
Gorka Lariz (Jack) eta Amaia Apaolaza (Roberte) ordiziarrak dira antzezlanaren protagonista nagusiak, eta gainontzeko aktoreek bi protagonisten senideak dira: Arrate Leunda (Jack-en ama); Jose Luis Elorza (Jack-en aita); Marisol Cavero (Jack-en amona); Ekain Auzmendi (Jack-en aitona); Josune Azurmendi (Jackeline); Ana Martinez (Roberten ama); Felix Flores (Roberten aita); eta Leire Martinez (Roberte II). Iñigo Martinezek saxoa jotzen du antzezlanean. Taula gainean 11 lagun ariko dira.
Soinu eta argiztapen arduradunak Irati Susperregi eta Maria Arsuaga dira, dekorazioa eta diseinu artistikoa Rojok berak eta Felix Floresek egin dute, eta diseinu grafikoa Eukene Lekuonak. Testuaren itzulpena Iñaki Albisuak egin du, eta laguntzaile artistikoa Sara Cozar aktorea izan da.
Hilaren 16an Beasainen
Estreineko saioa Ordizian bada ere, hamabost egun barru, hilaren 16an, Beasaingo Usurbe Antzokian izango dira, 22:15ean. Hortik aurrera, «Goierriko bira» egiteko prest daude Urrupekoak. Santa Ana jaien bezperan, Ordi














