Udaletxeko harrera nagusian dago erakusketa ikusgai martxoaren 16ra arte, hirigintzak urretxuarren egunerokotasunean duen eragina aztertzeko erakusketa da.
Ruiz de Eginoren erakusketa bat. Iñaki Ruiz de Egino eskultore donostiarraren erakusketa gaur arratsaldean inauguratuko dute Barrenan, 19:00etan. Hala ere, erakusketa astelehenetik hilaren 23ra egongo da zabalik bisitatu nahi duenarentzat. Erakusketa 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita lanegunetan. Hainbat espazio publikotan jarritako eskulturen erreplikak erakutsi ditu artista gipuzkoarrak, baita zenbait “proposamen proiektu” ere.
Zumalakarregi museoko arduradunek jakitera eman dutenez, martxoan itxita egongo da museoa, arrazoi teknikoak direla medio. Horrenbestez, hilabete honetan ez dute tailerrik egingo. Saioak egiten hasten direnean emango dute jakitera.
Nazioarteko Hegats Igeriketa Txapelketa jokatu behar dela eta, Majori kiroldegiko igerilekua itxita egongo da bihar egun osoan. Hurrengo larunbatean ere, martxoaren 10an, igerilekua itxita egongo da 14:00etatik aurrera, igeriketa txapelketa bat jokatu ...
Gaur arratsaldean hasi eta igande eguerdira arte egongo da zabalik azoka; haurrentzako txokoa ere egongo da
Gaur arratsaldetik igande eguerdira bitartean egongo da irekita azoka Urretxuko pilotalekuan; guztira hogei denda ezberdinetako produktuak erosteko aukera izango da aparteko prezioetan.
Zingizango.com• Eusko Jaurlaritzak 34 irrati-lizentzia banatuko ditu, horietako bi Legazpin. Bi horietako bat euskara hutsezko irrati batentzat izango da. Eusko Jaurlaritzak 34 irrati lizentzia banatuko ditu hurrengo hilabeteetan, lehiaketa publiko ...
Umetatik da motorzalea Joseba Sanchez (Ordizia, 1982). Aitonarekin ikasi zuen gidatzen gaztetxotan, eta gidabaimena atera orduko, lasterketetan parte hartzen hasi zen. Bizpahiru urtean kopilotu moduan aritu zen Azpeitia aldeko jendearekin, eta lanean hasi zenean, bolanteari heldu zion. Egun, Lagun-Artea lasterketa taldearekin aritzen da, eta bigarren mailako Gipuzkoako txapeldun izendatu berri dute. Xabi Mendizabal herrikidea du kopilotu. Gipuzkoako bigarren mailako rally txapeldun izendatu zaituzte orain gutxi. Zenbat maila daude rally txapelketetan? Sei maila daude, motorraren zilindroen edukiaren arabera eta zaldien arabera. Maila bakoitzean txapeldun bat izendatzen dute, eta ni bigarren mailakoa naiz. Citroen Saxo batekin ateratzen naiz, 160 bat zaldiko auto batekin. Autorik onenak seigarren mailakoak dira, gero bosgarrenekoak… Gabirian, esaterako, seigarren mailako auto batek irabaziko duela pentsatzen dut, eta hala ez bada, bosgarrengoko batek. Pozik titulu berriarekin? Ez nuen espero irabaztea, ez baitut lasterketetan parte hartzen txapelketa bat irabazteko. Ahal badut, urte osoan lau edo bost probatan aritzen naiz; dena aurrekontuaren arabera izaten da. Ez dut jarraitu puntuaketa. Erregulartasuna saritzen da, beraz. Gipuzkoan jokatu diren probetan lortutako emaitzak hartzen dira kontuan, bai rallyesprintetakoak, baita rallyetakoak ere. Gipuzkoan bost rallyesprint daude; Gabiriakoa, Hondarribikoa, Nañarri Alegiakoa, Azpeitiko Ikasberri eta Eibarkoa. Eta rallya bakarra dago, Donostiakoa. Horrek puntuazio bikoitza izaten du. Bostetik lautan [...]
Zuhaitz Eguna egin dute gaur goizean Beasainen. Aurten La Salle ikastetxeko ikasleak hartu dute parte zuhaitzen landaketan. Guztira 51 gaztetxeko bildu dira. Goizeko 10:30ean egin dute hitzordua. N-etik Bernedo aparkalekurako sarreran dagoen maldan egin dute ekimena. Guztira, 100 urki landatu dituzte. La Salle ikastetxeko ikasleek Goroldi taldeko langileen laguntza izan dute landaketa aurrera eramateko orduan. Urtero bezala ekimen honek Beasaingo Udalaren babesa jaso du. Ekimenaren helburua bertako lurretan bertako espezieen presentzia bermatzea da. Baita, bide batez, herritarrak gai honen inguruan kontzientziatzea ere.
Espainiako Auzitegi Nazionalak 23na urteko kartzelaldira zigortu ditu Oskarbi Jauregi zaldibiarra eta Xabier Makazaga segurarra. Gorka Landaburu kazetariari 2001ean lehergailudun liburu bat igorri izana egotzi diete bi goierritarrei. Herenegun kaleratu...
Zinemagile amateurren lanak herriz herri eskaintzen dituen Laburbira ekimena asteartean, hilak 6, Lazkaon izango da. Zortzi film labur emango dituzte Arerian, 21:00etatik aurrera. Denera 85 minutu izango dira. Lan guztiak euskaraz dira. 2010eko eta iazko ikuslanen artean, Gotzon Elortzak 1961ean grabatutako Aberria «euskarazko lehen dokumentala» emango dute. Film zerrenda: ‘Hemen nago’. Maialen Sarasua, 2010, 14 min. ‘Izena duena’. Joseba Uberuaga, 2011, 9 min. ‘Urrezko eraztuna’. Jon Garaño, 2011, 7 min. ‘Aberria’. Gotzon Elortza, 1961, 15 min. ‘Ohe azpiko zera’. Paul Urkijo eta David Zabala, 2011, 13 min. ‘Zeinek gehiago iraun’. Gregorio Muro, 2011, 12 min. ‘Kantuka-Revolta permanent’. Kultur Kabia, 2011, 3 min. ‘Instalación’. Xoxe Diaz, 2011, 14 min.
Olaberriko edo kirol kantxa berria gaur inauguratuko dute, 16:30ean. Kultur astearen barruan txertatu dute ekitaldia; jarraian jubilatuen eta haurren arteko futbito neurketak emango dio estreinua. Bihar, bestetik, bola txapelketa, zuhaitz landaketa, mu...
Almitza sega elkarteak jaialdia antolatu du Oiartzunen. Bihar da, Madalensoron 20:00etan. Sarrera 10 euro da. Urtarrilean Zaldibian egin zen jaialdiaren antzekoa izango da, egituraz: Zera kultur elkarteak ekoitzitako dokumentala emango dute lehenik, et...