Penintsula iparraldeko 60 moto gidari lehiatuko dira Olaberrian asteburuan
Olaberriko abiadura zirkuituan motor giroa izango da asteburu honetan. Iberiar penintsularen ipar eremuko moto txapelketa jokatuko da igandean. Bi gurpileko ibilgailu ahaltsuak eta ikusgarriak ikusteko aukera «aparta» izango dela aurreratu dute antolatzaileek, Olaberriko Zirkuituak eta udalak. Estatuko 60 bat gidari bilduko dira lehiaketarako. Bi egunetan banatu dute; bihar, larunbata, entrenamendu saioak egingo dituzte, eta igandean, 10:00etatik aurrera, lasterketak. 14:00etan bukatuko da jardunaldia. Zazpi mailatan bereizita ariko dira moto gidariak txapelketan. Motorren ezaugarrien arabera banatu dituzte kategoriak. Hala, minimotoekin hasita (orduko 80 kilometro hartzeko gauza dira), minimotard, vespa, scooter, klasikoak, quad-ak (lau gurpileko motorrak) eta supermotard-ak irtengo dira Olaberriko pistara. Guztiak ere kirol lehiarako bereziki prestatutakoak dira. Goierritarrak partaide «Oso ikusgarriak dira proba hauek, eta maila handiko pilotuak etorriko dira, denera 60tik gora. Estatuko herrialde askotako ordezakariak lehiatuko dira», azaldu du Olaberriko Zirkuituko arduradun Ibon Arregik. Partaideen artean etxekoak ere izango dira. Horien artean da Andoitz Bonilla mutiko beasaindarra, 11 urtekoa. Minimotard kategoriak ariko da. Hiru-bat urte daramatza Bonillak motor munduan. Gaur egun 80 zentimetro kuboko makinak erabiltzen ditu.
Estatuko 60 bat gidari bilduko dira lehiaketarako. Bi egunetan banatu dute; bihar, larunbata, entrenamendu saioak egingo dituzte, eta igandean, 10:00etatik aurrera, lasterketak. 14:00etan bukatuko da jardunaldia.
Zazpi mailatan bereizita ariko dira moto gidariak txapelketan. Motorren ezaugarrien arabera banatu dituzte kategoriak. Hala, minimotoekin hasita (orduko 80 kilometro hartzeko gauza dira), minimotard, vespa, scooter, klasikoak, quad-ak (lau gurpileko motorrak) eta supermotard-ak irtengo dira Olaberriko pistara. Guztiak ere kirol lehiarako bereziki prestatutakoak dira.
Goierritarrak partaide
«Oso ikusgarriak dira proba hauek, eta maila handiko pilotuak etorriko dira, denera 60tik gora. Estatuko herrialde askotako ordezakariak lehiatuko dira», azaldu du Olaberriko Zirkuituko arduradun Ibon Arregik.
Partaideen artean etxekoak ere izango dira. Horien artean da Andoitz Bonilla mutiko beasaindarra, 11 urtekoa. Minimotard kategoriak ariko da. Hiru-bat urte daramatza Bonillak motor munduan. Gaur egun 80 zentimetro kuboko makinak erabiltzen ditu.












