ELKARRIZKETA. «Urtero ilusioz itxaroten dugu egun hauek iristea»
Maite Rodrigo (Zegama, 1968) boluntarioa Aizkorriko anoa postuan egoten da maratoi egunean.
25 urte darmatzazu boluntario lanetan. Zergatik erabaki zenuen izena ematea?
Familia osoa mendizalea izan gara beti,eta senarra Zegama-Aizkorri sortu aurretik ere mendian korrikan ibiltzen zenez, eta herriko ekintza bat izanik, auzolan batean bezala hasi nintzen parte hartzen.
Non egoten zara? Zein da zure egitekoa?
Aizkorriko anoa gunean egoten naiz.Bertan korrikalarientzat dena prestatzen dugu eta behar duten guztietan laguntzen diegu.
Zer eman eta kendu dizu boluntario izateak?
Kendu,ez dit ezer kendu.Alderantziz,gauza asko eman dizkit lasterketa honek: lagun asko, leku guztietako jendea ezagutzeko aukera, eta poztasun handia.
Asko aldatu al da boluntarioen zeregina hasieratik hona?
Bai,urteak pasa ahala,gauza asko aldatu eta hobetu ditugu,sortzen ziren beharrei erantzuteko eta izandako akatsak konpontzeko gogoz beti.
Nekerik sumatu al duzu?
Ez dut nekea sumatzen.Urtero ilusioz itxaroten dut egun hauek iristea, Aizkorriko lagunekin, korrikalariekin eta inguru guztiarekin berriro elkartzeko.
25 urteotan bizitako anekdota edo pasarteren bat?
Maitasun handiz gordetzen dudanetako bat da;senarra lasterketan parte hartu zuen urte batean, Aizkorrira igotzen ari zela margarita sortatxo bat bildu eta han goian oparitu zidan. Momentu hartan isiltasun handi bat sortu zen, eta nire begiak malkoz bete ziren poztasun handi batera bideratuz.










