Zegamaren arima, Aizkorriren gorputza
Igandean 25 urte beteko ditu Euskal Herriko mendi maratoi ezagunenak. Magalean dagoen herri txikiaren bultzadari, itzal egiten dion mendigunearen edertasunari eta sortzen den giroari esker, munduko lasterketa handienetakoa bilakatu da.
ZEGAMA-AIZKORRI
Korrikalari eta zaleen bat-egitea eta zirrara, Sancti Spirituko igoeran. Gotzon Aranburu / FOKU Zegama herri bat zen lehen, eta oraindik ere hala da noski, Aizkorriko harresiaren altzoan kokatutako herri kozkor bat, baina orain lasterketa bat ere bada: Zegama. Duela 25 urte xume antzean jaiotako kirol erronka hura munduko lasterketarik handienetakoa bihurtu da gaur egun, baina «herri txiki baten arimari eutsi dio, ez du galdu», Alberto Aierbe probaren sortzaileak behin eta berriro nabarmendu izan duen moduan. Boluntarioen emanak, zaleen hauspoak, korrikalarien oilo haragiak eta esker onak, paisaiaren ederrak, sortzen den giroak, zirrara horrek guztiak osatu du Zegama-Aizkorri 25 urteotan.
Zegamara eta Aizkorrira eginiko lau begirada jasotzen dira lerro hauetan. Lasterketaren sortzailearena, ezinbesteko boluntarioena, hogeita bost urteotan proban parte hartu eta maratoiaren bilakaera bizi izan duen korrikalari batena, eta Zegama-Aizkorri sortu zen urte berean jaio zen lasterkari batena.
Erreportaje osoa Berria.eus webgunean.












