Herri Krosa jokatuko da bihar Legorretan, Korputs festan
Legorretan 35. Herri Krosa jokatuko da, larunbat goizean, Korputs eguneko festaren barruan. Korrika lasterketa 16 urtetik gorakoentzat da, eta 11:30ean hasiko da. 7,5 kilometroko ibilbidea du, herrigunean barrena. Izen-ematea doan da. Udaletxean eman behar da (09:00-11:00), edo herrikrossa.com-en.
Lehen hiru gizon nahiz emakumeentzat jarri dituzte sariak, baita lehenengo legorretarrentzat ere. Opariak zotz egin eta hamaiketakoa izango da. Dutxatzeko aukera egongo da.
Haurrentzako krosa 10:30ean egingo dute. Legorreta zeharkatzen duen Gi-2131 errepide nagusia 11:30ean itxi egingo dute zirkulazioarentzat, 12:30a arte.
Korpus festak arratsaldean jarraituko du. 18:00etan ardo dastatzeko 24. txapelketa egingo da. Zahagi ardoa 18:30ean zabalduko dute, eta afari-merienda izango da gero. Burrunbazale txaranga ibiliko da, gauean.