Olaberriko pala finala munduko bi txapeldunek lehiatuko dute
Kirol mailak ez die ezustekoei lekurik utzi Olaberriko I. Eliteko Pala Txapelketan. Munduko bi txapeldunen artean jokatuko da txapela, igandeko finalean. Finalaurrekoa gaindituta, Ruben Aiarra eta Iñigo Anso iruindarrek lortu zuten aurreko igandean fi...
Eneko Martinez gasteiztarrak lagunduko dio Scufcari, bikotea osatuz. Bartzelonan bizi da Scufca, eta antolatzaileek zuzenean finalean kokatu dute, joan-etorrietan ibiltzeko zailtasunengatik, eta kirol mailagatik. Palaren erreferente nagusia da, egun.
Igandean 11:00etan hasiko da Eliteko Pala Txapelketaren finala hartuko duen jaialdia. Lehenengo Xabier Ibarguren-Imanol Olaran eta Beñat Ibarguren-Zuhaitz Letamendia lazkaotar-olaberritar bikote mistoek erakustaldi partida jokatuko dute.












