Iturgaitzaga eta Hiribarren eremuetako garapen urbanistikoaren barruan, gaur eraitsi dute Hiribarren 16 orubean zegoen Hojalateria etxea. Goizean zortziak pasatxoan hasi da hondeamakina bat lanean, eta eguerdirako harri pila bihurtua zuen eraikina.

Hojalateria etxea botatzen, eguzkiaren irteeran./Aimar Maiz
Kale horretan, abenduan zehar, Letxeria deritzon etxea (Hiribarren 6-8) eta Hiribarren 4 eraikinak ere botako dituzte.
Lanek dirauten bitartean, zirkulazioarentzat errei bat erabat itxi dute. Semaforo bidez ari dira pasoa txandaka ematen. Hala eta guztiz, Ataun aldeko sarrera erabiltzeko eskatu die gidariei udalak.
Eremu horretako eraispenen eta etxeen zertzeladak, gaur
Goierriko Hitza-ren
papereko edizioan.