Ampo Ordizia, Kopa final-laurdenetan
Lehen zatiaren amaieran aurka zuen markagailuari, 5-18, buelta eman dio bigarren zatian Ampo Ordizia errugbi taldeak, Cienciasi 45-21 irabazita.
Bi zati oso desberdin bizi izan dira gaur eguerdian Ordiziako Altamiran, Errege Kopako bigarren partidan, Ampo Ordizia eta Cienciasen artekoan. Lehen zatian sevillarrak nagusitu dira markagailuan eta atsedenaldira 5-18 emaitzarekin joan dira.
Bigarren zatia bestelakoa izan da. Ampo Ordiziak markagailuari buelta ematea lortu du eta azkenean, 45-21ko emaitzarekin amaitu da partida.
Errege Kopako E multzoko bi partida irabazita, Ampo Ordizia Errege Kopako final laurdenetara sailkatu da.













