Herri barrurako udal autobus zerbitzua jarri dute Olaberrian
OLABERRIA // Olaberriko Udalak herri mailan ibiliko den autobus zerbitzu publikoa jarri du martxan. Astelehenetik ostiralera ibiliko da, eta egunean lau bidaia eskainiko ditu. Errekalden 09:55ean abiatuko da Ihurreraino, 11:30ean Ihurreko geltokitik Er...
OLABERRIA // Olaberriko Udalak herri mailan ibiliko den autobus zerbitzu publikoa jarri du martxan. Astelehenetik ostiralera ibiliko da, eta egunean lau bidaia eskainiko ditu. Errekalden 09:55ean abiatuko da Ihurreraino, 11:30ean Ihurreko geltokitik Errekaldera, 17:30ean Errekaldetik zaharren egoitzara eta 20:30ean zaharren egoitzatik Errekaldera. Kaskoan, Arrieta parean geratuko da.