Festak gaitzat hartuta, marrazki lehiaketa egingo dute Olaberrian
Olaberriko Udalak marrazki lehiaketa antolatu du, lau urtetik 12ra bitarteko haurrentzat. Herriko jaiak ipini du gaia, eta horren arabera moldatu beharko dituzte parte-hartzaileek ilustrazioak, A3 neurrian eta koloretan. Estiloa zein modalitatea libre ...
Urtero izaten da marrazki lehiaketa hori Olaberrian. San Joan jaietan erakutsiko dituzte jasotako lanak. Udaletxean, herri eskolan edo Jolas Txokoan aurkeztu behar dute marrazkia, eta gutun itxi batean sartuta egilearen datuak.
Epea maiatzaren 16ra artekoa daukate, 13:00ak arte. Epaimahaia udalaren Kultura zinegotziak eta marrazkigintzako bi adituk osatuko dute.
Sariak bi adin tartetarako
Sari banaketa garaian, bi multzo bereiziko dituzte. 4-7 urte arteko haurrentzat jarriko du udalak sari sorta bat, eta 8-12 urte artekoentzat beste bat.
Jasotako marrazkiekin erakusketa jarriko dute gero, Ihurre-Zaharra kultur etxean. Lanak udalaren esku eta jabetzan geratuko dira.













