Sanjoanetako dantza ikastaroan izena eman daiteke
OLABERRIA // San Joan jaietan euskal dantzak egiteko, haurrentzat eta helduentzat ikastaroa antolatu dute, Olaberrian. Ostiraletan izango da, 2007tik aurrera jaiotakoek 17:00etatik 17:40ra, eta haur txikiek, gurasoek, larriek eta edadekoek 17:45etik 18...
OLABERRIA // San Joan jaietan euskal dantzak egiteko, haurrentzat eta helduentzat ikastaroa antolatu dute, Olaberrian. Ostiraletan izango da, 2007tik aurrera jaiotakoek 17:00etatik 17:40ra, eta haur txikiek, gurasoek, larriek eta edadekoek 17:45etik 18:30era. Maiatzaren 13an hasiko da kurtsoa. Izena maiatzaren 11ra arte eman liteke, udaletxean, jolas txokoan, jubilatu elkartean edo Kuttunen.