Zaldibian zozkatu dute IGO kanpainako lehenengo saria
ZALDIBIA // Beñat Garmendia Berasain mutiko zaldibiarrari egokitu zaio Zaldibiako Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpainako lehenengo zozketako saria. 30 euroko erosketa-txartela jaso du. Irakurtzeko zaletasuna sustatzea duenez egitasmoak helburu, euskaraz...
ZALDIBIA // Beñat Garmendia Berasain mutiko zaldibiarrari egokitu zaio Zaldibiako Irakurri, Gozatu, Oparitu kanpainako lehenengo zozketako saria. 30 euroko erosketa-txartela jaso du. Irakurtzeko zaletasuna sustatzea duenez egitasmoak helburu, euskarazko liburuak erosten gastatu ahalko du diru hori. Kanpainan maiatzaren 31ra arte eskuratu ahalko dira %35eko deskontu bonuak, bibliotekan hartutako liburu bati buruz iritzi-fitxa bat beteta.