Aizpea Garmendiak ezin izan du Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi
Gaur goizean Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa jokatu dute Hernaniko Ereñozu auzoan. Arabako, Baxenabarreko, Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroako hamabi bertsolari aritu dira. Tartean, Aizpea Garmendia lazkaotarra. Ezin izan da nagusitu. Txapelketa Txaber Altube bizkaitarrak irabazi du eta Beñat Mujika donostiarra izan da txapeldunordea.