Zaldibian gaur egingo dute aguazil postuko hautagaiek azterketa
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalak atera duen Obra eta Zerbitzuetako arduradun edo aguazil lanposturako deialdian, gaur bi proba egingo dituzte hautagaiek. Lehen eta bigarren azterketak egingo dizkiete, Lardizabal eskolan, 10:00etan hasita.












