Lapur bati zulotik irteten lagundu behar izan diote Zaldibian
ZALDIBIA // Atzo goizaldeko laurak aldean, Zaldibiako bizilagun batzuek ustezko kable lapur bat erreskatatu behar izan zuten. Artxanberri kalean, lurreko erregistro-zulo batean gorputz erdia sartuta ari zen, ustez argiteriaren kablea moztu eta lapurtze...
ZALDIBIA // Atzo goizaldeko laurak aldean, Zaldibiako bizilagun batzuek ustezko kable lapur bat erreskatatu behar izan zuten. Artxanberri kalean, lurreko erregistro-zulo batean gorputz erdia sartuta ari zen, ustez argiteriaren kablea moztu eta lapurtzen. 40×40 zentimetroko zuloan katigatuta geratu da, irten ezinik. Laguntza deiadarrek zaldibiar batzuk esnatu, eta atera dute. Ertzaintzak atxilotu egin du.