LEGAZPI // Agorreko Santikutz jaiak amaitzeko, igandean erromeria egingo dute Gorostiaga mendian. 09:00etan Goiz Deia txistulari taldeak kalejira egingo du herriko erdigunean. 11:00etan meza izango da Gorostiagan, eta, amaitutakoan, hamaiketakoa banatu...

Goiz Deia txistulari taldea iazko erromerian. Argazkia: Txakel Urarte
Agorreko Santikutz jaiei behin betiko amaiera emateko, igandean Gorostiagako erromeria ospatuko dute legazpiarrek. Jaietako ekitaldi nagusiak aurreko asteburuan ospatu bazituzten ere, urteroko derrigorreko zita da Gorostiagakoa.
Goizean goiz hasiko dute jaia legazpiarrek, Goiz Deia taldeko txistulariekin. Kalejira egingo dute erdiguneko kaleetan, 09:00etan hasita. 11:00etan, meza egingo dute Gorostiaga mendian. Amaitutakoan, hamaiketakoa banatuko diete bertaratutakoei eta Goiz Deiakoen eskutik erromeria izango da. Igandean egitekoak ziren BTT trabesia herrikoia, bestalde, bertan behera geratu da.