Sagardo lehiaketako afarirako txartelak bihar arte erosgai
ZALDIBIA // Zaldibian ostiralean egingo dute herriko sagardo lehiaketa, Zubi-Buru elkartean, 21:00etan. Afari txartela biharko erosi behar da (15 euro), Joxepanen, Illatin edo Beti-Gazten. 40 txartel saldu ezean, ez da afari-lehiaketarik izango.












