Olaberriko herri barruko autobusa goizean ez da ibiliko
OLABERRIA // Olaberriko kaskoa eta beheko auzoak lotzen dituen herri barruko autobus zerbitzuari ordutegia aldatu dio udalak. Goizeko zerbitzua kendu egin zuten, lehengo ostegunean. Arratsaldeko joan-etorria mantenduko du, 17:30ean Errekaldetik irtenda...
OLABERRIA // Olaberriko kaskoa eta beheko auzoak lotzen dituen herri barruko autobus zerbitzuari ordutegia aldatu dio udalak. Goizeko zerbitzua kendu egin zuten, lehengo ostegunean. Arratsaldeko joan-etorria mantenduko du, 17:30ean Errekaldetik irtenda. Plazan, Gainera auzoan (gizarte egoitzan) eta Ihurren ditu geralekuak. Itzuliko bira 20:30ean hasiko du, Ihurretik kaskora eta Errekaldera.