Lazkaoko Azki emakume elkarteak atzo hasi zuen kultur astea, Martxoaren 8ko Emakumearen Egunaren inguruan. Lan egoera txarreko kasuan, nor geratuko litzateke etxean: gizona ala andrea? izenburudun hitzaldia izan zen, atzo. Gaur Donostiako Aquarium muse...

Urrup taldearen ‘Todas las Evas’ antzezlana.
Lazkaoko Azki emakume elkarteak atzo hasi zuen kultur astea, Martxoaren 8ko Emakumearen Egunaren inguruan.
Lan egoera txarreko kasuan, nor geratuko litzateke etxean: gizona ala andrea? izenburudun hitzaldia izan zen, atzo. Gaur Donostiako Aquarium museoa ikusiko dute.
Bihar, berriz, nazioarteko egunarekin bat eginda, Arerian txokolatea hartuko dute lehenik (17:00). Gauerako, Lazkaoko Udalak
Todas las Evas antzezlana antolatu du. Ordiziako Urrup taldeak egingo du. 21:30ean hasiko da, eta sarrera doan da.
Azkik ostegunerako beste hitzaldi bat antolatu du. Yolanda Cerverok emakumeak historian zehar izan duen papera jorratuko du (gaztelaniaz), 17:30ean, Arerian. Zapatuan, azkenik, afaria eta dantzaldia dituzte, Orobionen.
Eragile ugari, bat eginda
Emakumearen Eguna aitzakia hartuta, ospakizunak edo aldarrikapenak Lazkaoko eragile gehiagok ere egingo dituzte. EH Bilduk bilkura egingo du, bihar 19:00etan, Lazkaoko plazan.
Ez zaitzatela murriztu! Eraiki dezagun jendarte feminista goiburupean elkartuko dira.
Bestetik, Azkiren egitaraua hornitzeko, Lazkaoko Udalak, Gaztelekuak eta San Benito ikastolak ere parte hartu dute. Gaztelekuan asteburuan landu dute gaia, film ikustaldiarekin eta horma-irudi margoketarekin.
Datorren asteburuan, bestetik, emakumeentzat autodefentsa ikastaroa emango dute Gaztelekuan, eta gazteei zuzenduta genero tailerra hilaren 18-19an.
Ikastolak, bere aldetik, batxilergoko ikasleekin landuko du generoaren gaia. Martxoaren 13tik 17rako astean horma-irudiak margotuko dituzte.
Elkarlanean antolatutako egitaraua martxoaren 30era arte luzatuko da. Berdintasuna, denon erantzukizuna saioak egingo dituzte batxilerreko ikasleek.
Martxoaren 25ean, berriz,
Emakumea eta kirola gaitzat hartuta solasaldi irekia egingo da Arerian, 18:00etan.