Olaberrian sartu dira urteko festa nagusiak ospatuko dituzten hilabetean, eta prestakuntzekin segitzen dute. San Joan pilota txapelketa antolatu dute, batetik. Izena emateko epea zabaldu dute orain. 2001 eta 2011. urteen artean jaiotakoek parte har dez...

Arbola zutitzen, iazko jaietan.
Olaberrian sartu dira urteko festa nagusiak ospatuko dituzten hilabetean, eta prestakuntzekin segitzen dute. San Joan pilota txapelketa antolatu dute, batetik. Izena emateko epea zabaldu dute orain. 2001 eta 2011. urteen artean jaiotakoek parte har dezakete, Olaberrian bizi diren edo «herriarekin harreman zuzena» duten haurrek.
Kanporaketa ekainaren 17an jokatuko dute, 10:30ean, udal pilotalekuan. Eskuz eta palaz, bi modalitateak konbinatuta ariko dira. Izena udaletxean eman behar da, ekainaren 14rako.
Arbola zutitzeko taldea
Bestetik, San Joan bezperan, ekainak 23, tantaia edo San Joan arbola zutitzeko talde bat antolatzen ari da udala.
Parte hartu nahi dutenek izena eta Nortasun Agiriaren zenbakia eman behar dute, istripu segurua egin ahal izateko. Ekainaren 15ean itxiko da izen-ematea (
kultura@olaberria.eus).