Astelehenean hasiko dira haur eta nerabeen aisia ekintzak Seguran
SEGURA // Astelehenean hasiko dira haurren eta nerabeen aisia ekintzak. 34 gaztetxo elkartuko dira astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara. Astelehenean Hi Selfie jokoa eta asteazkenean henna tailerra izango dituzte. Uztail...
SEGURA // Astelehenean hasiko dira haurren eta nerabeen aisia ekintzak. 34 gaztetxo elkartuko dira astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara. Astelehenean Hi Selfie jokoa eta asteazkenean henna tailerra izango dituzte. Uztailaren 21ean, Gamarrako igerilekura joango dira; izena eman behar da hilaren 10erako, 15 euro ordainduta. 2 eta 11 urte arteko 113 haurrek hasiko dute aisia eskaintza, 10:00etatik 13:00etara.