Igandean usakume tiraketa jokatuko dute Seguran
Igandean, Azpaotzatxiki baserriko lursailetan Txoritegi elkarteak antolatzen duen 35. Usakume tiraketa jokatuko da. Izen ematea 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara izango da. 5.000 euro banatuko dituzte saritan: «Lehenengo edadetuarentzat...
Igandean, Azpaotzatxiki baserriko lursailetan Txoritegi elkarteak antolatzen duen 35. Usakume tiraketa jokatuko da. Izen ematea 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara izango da. 5.000 euro banatuko dituzte saritan: «Lehenengo edadetuarentzat, lehen gaztearentzat, eta lehen emakumearentzat ere sari bana izango dira, baita elkarteko lehen sailkatuarentzat ere», zehaztu dute. Herriko lehen sailkatuarentzat, berriz, Sebastian Garaialdek emandako garaikurra, Gezalus Elektrizitateak eta Biok Industria Hornidurak enpresek emandako sari bereziak izango dira. Taberna eta kartutxo zerbitzua izango da.