Xabier Garmendia eta Olaia Hernandez garaile Seguran
SEGURA // Usakume lehiaketa jokatu zuten igandean Seguran, Txoritegi elkartekoek antolatuta. 190 lagunek parte hartu zuten lehiaketan eta Xabier Garmendiak eta Olaia Hernandezek irabazi dituzte sari nagusiak. Gazte mailan Jon Irastortza izan zen onena...
SEGURA // Usakume lehiaketa jokatu zuten igandean Seguran, Txoritegi elkartekoek antolatuta. 190 lagunek parte hartu zuten lehiaketan eta Xabier Garmendiak eta Olaia Hernandezek irabazi dituzte sari nagusiak. Gazte mailan Jon Irastortza izan zen onena, eta adinekoetan Manuel Azkue. Segurako lehen sailkatua berriz, Oier Berasategi izan zen, eta Txoritegi elkarteko onena, Joxe Miel Aldanondo.