Zerain eta Segura dira taldekako Gipuzkoako bola txapeldunak
Segurako finalean, emakumezkoetan zeraindarrak nagusitu dira eta gizonezkoetan segurarrak. Lehenengo aldiz antolatu dute emakumeen txapelketaPasa den larunbatean Segurako bolatokian jokatutako Gipuzkoako taldekako bola txapelketako finalean emaitza ona...
Segurako finalean, emakumezkoetan zeraindarrak nagusitu dira eta gizonezkoetan segurarrak. Lehenengo aldiz antolatu dute emakumeen txapelketa
Pasa den larunbatean Segurako bolatokian jokatutako Gipuzkoako taldekako bola txapelketako finalean emaitza onak lortu zituzte Goierriko bolariek, emakumezkoek zein gizonezkoek.Lehenengo aldiz, emakumezkoen txapelketa jokatu zen eta Zeraingo taldea izan zen irabazlea. Belen Abendibarrek, Mari Flor Mendizabalek, Maria Jexux Mendizabalek, Kontxita Gabiriak, Garbiñe Alustizak eta Aitziber Makatzagak osatu zuten zeraindarren taldea. Bigarren postuan, Villabona geratu zen eta hirugarrenean, Gabiria. Aurreko urteetan Zerain eta Gabiriako emakumeak elkarrekin aritu izan dira lehian, baina aurten bakoitzak bere aldetik osatu dute taldea.
Gizonezkoetan, aldiz, segurarrek irabazi zuten etxean jokatutako finala; Xeferino Agirrek, Martzelino Agirrek, Jokin Izagirrek, Lander Ugaldek, Egoitz Berasategik eta Ion Agirrek osatu zuten taldea. Bigarrenak Urnietakoak izan ziren, eta hirugarrenak Ategorrietakoak.












