Alondegia gogoratuz
Rafael Berasategik beste bi maketa egin ditu: Alondegia eta XVI. mendeko Ardixarra etxea. Zergak kobratzeko erabiltzen zen Alondegia; 1961n bota zuten. Erraztiolatza museoan ikus daitezkeRafael Berasategik negua aprobetxatzen du herriko eraikinen baten...
Rafael Berasategik beste bi maketa egin ditu: Alondegia eta XVI. mendeko Ardixarra etxea. Zergak kobratzeko erabiltzen zen Alondegia; 1961n bota zuten. Erraztiolatza museoan ikus daitezke
Rafael Berasategik negua aprobetxatzen du herriko eraikinen baten maketa egiteko. Aurtengo negua gogorra doa, eta bi maketa osatu ditu: Alondegiarena eta XVI. mendeko Ardixarra etxearena. Segurako historia jaso eta gizarteratu nahi du Berasategik Erraztiolatza museoarekin eta dagoeneko bertan ikus daitezke azkeneko bi lanak.1949ko Korpuseko prozesioko argazki bat hartu du oinarri Alondegiaren maketa egiteko. Telefonicako etxe zaharra dagoen tokian zegoen eta Karlistada garaien ondoren hasi zuen bere jarduera, 1961. urtera arte. Zergak ordaintzeko erabiltzen zen, eta ordainketetarako zerealak eta abereak erabiltzen ziren. Juan Jose Arzelusek lehenengo eta Nikolas Arzelusek ondoren, harategia eduki zuten bertan, eta udaletxe biltegi gisa ere erabili zen urte batzuetan.
Baina aldarearen funtzioa ere betetzen zuen urtean behin, Korpus Egunean: Lardizabaldarrak arduratzen ziren aldarea janzteaz. Berasategik hortik eta eraikinaren egitura ikusita ondorioztatu du, Alondegia izan aurretik, kapera izango zela: «Ez dut inongo dokumentutan aurkitu, baina Segurak bost sarrera zituen eta sarrera bakoitzaren ondoan aldare edo kuadro erlijioso bat egoten zen eta hau sarrera baten ondoan dago».
Ardixarra etxea
XVI. mendeko Ardixarra etxearen maketa ere egin du; «goiko partea ebakita du gaur egungoak». Botatzearen arrazoiei dagokionean, bi bertsio ditu Berasategik: bat, itoginengatik hondatuta zegoelako botatzea, eta bestea, ondokoa Zurbanotarren etxea zenez, «etxeko leihotik kalerik ikusten ez zuela eta, botatzera behartu zutela».












