Ihurre auzoko festak astelehen iluntzean eta asteartean ospatuko dira
Maiatzaren lehenarekin batera, Olaberriko Ihurre langile-auzoan festak egingo dituzte. Astelehenean, apirilak 30, iluntzean hasiko da egitaraua. 19:30ean txupinazoa, buruhandiak eta triki-poteoa dituzte. 21:00etan, parrillako jakiekin afaria, eta 23:00...
Asteartean, maiatzak 1, arkume eltzekiak prestatzen hasiko dira, 09:00etan. Lehiaketa izango da (sariak 14:00etan). Bazkaria 14:30ean egingo dute. Mahai-tenis txapelketa eta haur jolasak ere egingo dituzte (11:00-12:30).
Arratsaldean musa eta bingoa (17:00), haurrentzat Azken eguzkilorea ikuskizuna (17:00), toka (18:30), buruhandiak (18:30) eta merienda (20:00) izango dira.













