Aritz Elustondok ez du Realean jarraituko
Realak jakinarazi du ez diola kontratatuko berrituko beasaindarrari. 11 urte egin ditu Realaren lehen taldean eta 310 partida jokatu ditu.
Realak jakinarazi duenez, Aritz Elustondo beasaindarrari ez diote kontratua berrituko. Ondorioz, ekainaren 30ean utziko dio Elustondok Realeko jokalari izateari.
Beasaindarrak 11 denboraldi egin ditu Realaren lehen taldean. 2015eko urtarrilaren 14an egin zuen debuta Oviedoren aurka, Espainiako Kopan. Harrezkeroztik, beste 309 partida jokatu ditu lehen taldearekin. Realaren kapitainetako bat izan da.
Elustondok bi titulu irabazi ditu Realarekin, azkena, apirilaren 18an, Espainiako Errege Kopa. Lehenengoa, 2021eko Errege Kopa izan zen.
Realaren oharrak azpimarratu duenez, jokalari beasaindarra “eredu” izan da zelaian eta zelaitik kanpo.

Realak esker hitzak izan ditu Aritz Elustondorentzat.Real Sociedad.













