Olaberriko kanpoko igerilekurako bonuak salgai jarri dituzte
OLABERRIA // Ekainaren 15ean zabalduko du Olaberriko Udalak Ihurreko kanpoko igerileku publikoa. Denboraldiko bonuak saltzeari ekin dio, orain. Bakarkakoa haurrarena 25 euro da, helduarena 42; familiakoak 73 euro balio du. Eguneko sarrera 4 euro da hel...
OLABERRIA // Ekainaren 15ean zabalduko du Olaberriko Udalak Ihurreko kanpoko igerileku publikoa. Denboraldiko bonuak saltzeari ekin dio, orain. Bakarkakoa haurrarena 25 euro da, helduarena 42; familiakoak 73 euro balio du. Eguneko sarrera 4 euro da helduena, 2 umeena. 14 urtera arte hartuko dute haurtzat. Ekainaren 15etik 22ra arratsaldez (15:00-20:00) egongo da soilik irekita. Gainontzean, aste egunetan 11:30-20:00 tartean eta asteburuetan 11:00-20:30.