Iosu Garai izan da legazpiar onena. Sari banaketa etzi egingo dute kultur etxean, 19:00etan. Ondoren lehiaketara aurkeztutako lan hautatuekin erakusketa irekiko dute

Iazko lehiaketako irabazleak // Ikatza Elkartea
Ikatza argazkilari elkarteak 19. urtez antolatu du Legazpi Hiria argazki lehiaketa. Aurten 87 egileren lanak jaso dituzte; guztira, 344 lan izan dira. Kopurua ez da nolanahikoa, hala ere, antolatzaileen arabera aspaldiko parte hartzerik txikiena da. Irabazlea Pablo Perez Hurtado urretxuarra izan da.
Perezen argazki irabazlearen titulua
Mahasti artean da. Lehenengo begiradan argazki bat baino, marrazki bat dirudi. Mahastiak orri zuri batean arkatzez marraztuta daudela ematen du eta pertsona bat ikusten da, txiki-txiki jertse gorri bat soinean duela. Marrazkiaren irudia zuritik eratortzen da, izan ere, mahastia elurtuta dago erabat. Lana ez da edonolakoa.
Luis Maria Barriok irabazi du bigarren saria
Ehulea sare artean lanarekin. Emakume bat ikusten da, eserita, sare berdez inguraturik eta sarea gona luze eta bolumenez betetakoa dirudi.
Hirugarren saria Jose Beutek jasoko du,
Timkat argazkiagatik. Ilunpean egunkaria irakurtzen ari den pertsona bat ageri da, zuriz jantzita eta egunkaria pospolo handi-handi batekin argiztatzen ari da.
Garai herriko onena
Iosu Garai argazkilari legazpiarrarentzat izan da herriko saria.
Poz babestua lanagatik jasoko du. Leiho batetik sartzen den argiak baino ez du gela argiztatzen eta argiak zuzen-zuzen ukitzen ditu bi pertsonaiak; aita lurrean jarrita dago eta belaunetan lo dauka semea.
Sariak etzi emango dituzte kultur etxean, 19:00etan eta ondoren aukeratutako 50 lanen erakusketa irekiko dute.