Habiak jarri dituzte zuhaitzetan
Legazpiko Domingo Agirre eskola publikoko ikasleek inguruko txoriak ezagutzeko ekintza egin dute. Aranzadi elkarteko adituak izan dituzte gidari eta bidelagunLegazpiko Domingo Agirre eskola publikoko guraso elkarteak sustatuta, Txoribox ekintza egin du...
Legazpiko Domingo Agirre eskola publikoko ikasleek inguruko txoriak ezagutzeko ekintza egin dute. Aranzadi elkarteko adituak izan dituzte gidari eta bidelagun
Legazpiko Domingo Agirre eskola publikoko guraso elkarteak sustatuta, Txoribox ekintza egin dute ikasleek eta gurasoek Aranzadi zientzia elkarteko adituak bidelagun. Ekintzak bi jardunaldi hartu ditu eta, bietan, tarte batez eskola barruan oinarrizko teoria ezagupenak jaso eta gero, Legazpiko mendi inguruetara joan dira txoriak bertatik bertara ikustera. Izan ere, hori da hain justu ekintzaren helburua, haurrek inguruko txoriak ezagutu ditzatela.Finean, gertu duten natura ezagutzearen eta zaintzearen beharraz sentsibilizatu nahi izan dituzte umeak, bide batez, inguruko animalia populazioen kontserbazioan eragiten duten parametroak aztertzearen garrantziaz ohartarazi nahi izan dituzte haurrak eta gurasoak.
Udaberrian buelta
Lehenengo hitzorduan teoria apur bat jaso eta gero, txoriak bertatik bertara behatzera atera ziren eta Aranzadikoek beharrezkoak diren aparatuak haurren eskura jarri zituzten, hala nola largabistak.
Bigarren jardunaldia aurreko asteburuan egin dute. Hamabost haurrek eta haien familiek habiak egin zituzten eta Urtatzazarreko parkeko zuhaitzetan utzi zituzten. Datorren udaberrian Aranzadiko kideak berriro joango dira Legazpira eta, kamera eskuetan, txoriek kabi horiek erabiltzen dituzten ala ez behatuko dute.