'Gora Olaberria' abestuz, agur
Hamazazpi urteko ibiliari amaiera emanez, Olaberriko Zeba abesbatzak herenegun egin zuen agurreko kontzertua San Joan elizan, Meza Nagusiaren ondoren. Hainbat estilotako 11 kanta abestu zituzten, euskal kantak eta habanerak tartean. Gora Olaberria izan zen azken kantua. Kide faltagatik erabaki dute abesbatza desegitea.













