Herriarteko pilota txapelketa abiatu da
Lazkao atzetik jarri da kanporaketan Amezketaren aurka (1-2), Zegamak aurre hartu dio Antzuolari (2-1). Gomazko paletan, Zumarragak 2-1 aurreratu zaio Tolosari.
Herriarteko Pilota Txapelketako Zegamako taldea.Hitza Asteburuan hasiko da Gipuzkoako Herriarteko Pilota txapelketa. Goierriko hiru herri hasi dira lehian: eskuz, Lazkao eta Zegama, eta gomazko paletan, Zumarraga.
Lazkao Amezketaren aurka aritu zen ostiralean Larrunarri frontoian, eta kanporaketa aldapa gora jarri zaio. Arrieta-Estensorok 22-17 irabazi zieten kadeteetan Gorostidi-Saralegiri, baina jubeniletan eta afizionatuetan galdu egin zuten. Jubeniletan, Lazkaoko A.Garmendia-M.Garmendia 6 eta Amezketako B.Gorostidi-E.Gorostidi 22; afizionatuetan, Agirre-Esnaola 16 / Fresneda-Gorostidi 22. Datorren asteburuan jokatuko dituzte itzulikoak Lazkaon.

Lazkaoko Herriarteko taldea.
Zegamak, aldiz, esku-eskura du hurrengo faserako sailkapena, Antzuolari hiru partidetatik bi irabazita Toki-Alai pilotalekuan. Kadeteetan Ormazabal-Landak 22 / Insausti-Iturbek 2; jubeniletan, Izagirre-Landak 22 / Aranburu-Iturbek 2; eta afizionatuetan, Telleria-Galdosek 8 / Mendizabal-Balerdik 22. Itzulikoak Antzuolan dira, baina kadeteetako eta jubeniletako emaitzak ikusita, sailkapena eskura dute.
Gomazko paletan, Tolosa aurretik
Gomazko paletan, Zumarragak aurre hartu dio Tolosari Beloki pilotalekuan jokatutako joaneko partidetan (2-1). Banaka kantxa osoan, Zumarragako Mikel Egiburu 22/Tolosako Gexan Mendizabal 10; binaka, Zumarragako Beñat Agirre-Mikel Rodriguez 20 / Tolosako Iñaki Arriola-Karim Laamirni 15; banaka 7aren barruan, Zumarragako Josu Viana 8/Tolosako Hodei Arregi 20. Itzulikoak Tolosan jokatuko dituzte asteburuan.

Zumarragako Herriarteko taldea.













