Ampoko txirrindularien bete-beteko asteburua
Eritz Atxegak irabazi du junior mailako 50. Lazkaomendiko proba, baita mendiko saria ere. Talde onena Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz izan da. Eskolartekoak Andoainen eta Ormaiztegin aritu dira.
Lazkaomendiko 50. proban Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuzeko ziklistak bikain aritu dira. Eritz Atxegan irabazi du, eta taldekakoa Ampok. Hitza Txirrindularitza denboraldia puri-purian dago, eta horren erakusle da Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldekoek asteburuan izan duten jarduna. Juniorrak Lacturale sariak aritu ziren ostiralean, eta larunbatean Lazkaomendiko 50. proban. Eskolartekoak,, berriz, Andoainen izan ziren ostiralean, eta atzo, Ormaiztegin.
Emaitzarik nabarmenena Lazkaomendikoa izan da. Eritz Atxega nagusitu da 50. Lazkaomendiko proban, eta mendiko saria ere harentzat izan da. Taldean lau lazkaotar daudenez, haiei ere aitortza egin diete. Talde onenaren saria Ampok jaso du.

Eritz Atxega Lazkaomendiko 50. Probaren irabazlea.Hitza

Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuzeko Lazkaoko lau ziklista juniorrei aitortza egin diete sari banaketa ekitaldian.Hitza
Eskolartekoak Andoainen eta Ormaiztegin
Andoainen eta Ormaiztegin lehiatu dira Ampoko eskolartekoak, eta emaitza bikainak lortu dituzte beste behin.
Andoaingo emaitzak
- Benjamin mutiletan, Etxahun Jimenez hirugarren.
- Benjamin nesketan, Jone Zabaleta garaile.
- Alebin mutiletan, bigarren Eneko Telleria eta hirugarren Gari Ormaetxea.
- Infantil mutiletan, Amets Ormaetxea irabazle; bigarren Xuhar Muñoa eta hirugarren Andoitz Zabaleta.

Ormaiztegiko infantil mailako podiuma.Hitza
Ormaiztegiko emaitzak
- Benjaminetan, Etxahun Jimenez bigarren.
- Alebin mutiletan, Eneko Telleria bigarren eta Gari Ormaetxea hirugarren.
- Infantil mutiletan berriz, Aiur Goiburu garaile, bigarren Ibai Jauregi eta hirugarren Xuhar Muñoa (hirurak Ampokoak).

Alebin mailako podiuma Ormaiztegin.

Benjamin mailako podiuma Ormaiztegin.













