Herri kirol saiorako izena emateko eskatu dute Olaberrian
OLABERRIA // San Joan jaien barruan, ekainaren 22an herri kirol ikuskizuna egingo dute Olaberriko herritarrek, iaz bezala. Herritarrekin taldeak osatu nahi dituzte, elkarren artean jokoak egin ditzaten. Edozein adinetako jendearentzat egokitutako probak jarriko dituzte, eta izena emateko animatu du udalak. Udaletxean, jolastxokoan, Zezilionean, Ihurreko tabernan edo Arrietan apuntatu behar da, apirilaren 30erako.













