Gipuzkoako Kopa lehiaketa Olaberrian amaituko da
OLABERRIA // Bola denboraldi ofizialeko azken ligaxka, Gipuzkoako Kopa, igandean Olaberrian bukatuko da. Bosgarren eta azken jardunaldia jokatuko da, goiz eta arratsalde. Pedro Lazkano dago lider (184), Josu Lasa (183), Migel Arrospide (182) eta Imanol Agirre (179) ondoren. Goierriko Bola Txapelketan, berriz, larunbatean Legazpin jokatuko dute azken aurreko saioa.













