Naxara Odriozola hirugarren Salamancako Itzulian
Bi etapatan jokatu da, junior eta kadete mailetan. Hirugarren izan da beasaindarra bi etapetan junior kategorian.
Naxara Odriozola podiumean, eskuinetik bigarrena.Hitza Naxara Odriozola txirrindulariak hirugarren postua eskuratu du junior eta kadete mailetako Salamancako Itzulian. Joan den asteburuan jokatu da, bi etapatan, eta bietan junior kategorian hirugarren eginda lortu du sailkapen orokorreko hirugarren postua ere. Salamancako Mirat Team taldean dago beasaindarra. Harentzat izan da taldeko saria. Odriozolak, hirugarren postuaz gain, esprint bereziaren saria irabazi du.













